Bermeoko erraldoien konpartsa 2006an sortu zen taldea gara. Talde hau herriko jendeak osatzen dugu eta borondatez eta gogoz lan egiten dugu.
Talde zabala gara eta erraldoiak maite dituen edonor eskuak zabalik hartzeko prest gaude.
Herriko ospakizun eta ohituretan parte hartzen dugun talde euskaldun eta berdinzalea gara, norkberak bere izaera askatasunez adierazi ahal duen leku segurua.