Gaztelugatxek bermeotarrontzat duen garrantzia aintzat hartuta, konpartsakideek hain kuttuna dugun leku honetara erraldoiak eraman barik ezin zutela utzipentsatu zuten. Hori dela-eta, erraldoiak lepoan hartu eta Gaztelugatxeko 241 eskilarak igotzea erabaki zuten.
Eliza aurrean dantza egin ostean, betiko geratuko diren irudi izugarriak atera zituzten eta berriz ere erraldoiak lepo gainean hartuta, beheranzko bideari ekin zioten.
"Itsosupeteko" lekua eta erronka ahaztezina!
Urte batzuk lehenago Irrintzi konpartsako kideek euren erraldoiak Gaztelugatxeraino igo zituzten, geroago Bermeoko Erraldoien konpartsak gauza bera egin zuen.
2024an, Gaztelugatxe hain famatua zela eta sarrera mugatuta zegoela jakinda ere, hego eta ipar Euskal Herriko 13 erraldoik eta 4 konpartsak Gaztelugatxeko bidea berriz egiteari ekin zioten.
Duela urte batzutako erronka izugarria izan bazen, 2024ko hau are handiagoa izan zen.
13 erraldoi Gaztelugatxeko eliza aurrean Akatxera begira!
Umeek erraldoiei dieten maitasuna adierazteko zer modu hoberik horrenbeste maite duten "pipie" Antoni ematea baino?
Iruñean umeek erraldoiei egiten dieten eskaintza ikusi genuen eta otu zitzaigun gure erraldoiek ere, Antonek bereziki, Bermeoko eta inguruko txikienen opari hori jaso ahal zuela.
Hasieran bitxikeria moduan hasi zena, gaur egun otzara bete "pipe" bihurtu dira.
Ohitura berri hau azaltzeko filma labur bat eta ikastetxeetan banatzeko komikia sortu genuen.
Gure herriak bazter zoragarriak dituela inork ezin du ukatu eta horren adierazle gure erraldoiek 2017an egin zuten ostera da.
Eguna ondo argitu baino lehen erraldoiek Aritzatxurako bidea hartu zuten . Aritzatxun dantza egin ostean Matxitxako, Tonpoia, Tala, Portuzarra, "ronpiolasa" eta "Lamerapunte"ra bisitaldia egin zuten goiza amaitzeko.